Belaunaldi berrien erreleboaren garrantziaz jabetuta ospatu du 30. urteurrena Urkomek

Julene Frantzesena 2017ko ots. 21a, 15:40
Urkomeren ekitaldiaren bukaeran argazkia atera dute bertaratutako guztiek (Julene Frantzesena).

Gaur egin dute Urkomeren urteurren ekitaldia Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. Han izan dira, besteak beste, Urola Kostako udaletako ordezkariak nahiz aldundiko eta jaurlaritzako kideak. Horiez gain, hainbat nekazari eta baserritar ere bertaratu dira ekitaldira.

1987ko otsailaren 16koa da Urkomeren eraketa akta, eta horrek esan nahi du Urola Kostako Landa Garapen Elkarteak 30 urte bete berri dituela. Gaur egin dute Urkomeren urteurren ekitaldia Sanagustin kulturgunean, eta han izan dira, besteak beste, Ana Mari Eizagirre Urkomeko lehendakaria, Irma Basterra Eusko Jaurlaritzako Landa eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria, Xabier Arruti Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Landa Garapeneko zuzendaria eta eskualdeko herrietako zenbait alkate eta zinegotzi. Haiez gain, elkartearekin harremana duten hainbat nekazari eta baserritar izan dira ekitaldian.

Urkomek hastapenetatik konpromiso zuzena du landa garapenarekin. Horren erakusle da elkarteak martxan duen 2015-2020 Landa Garapen Programa. Lau arlo estrategikoren gainean ari dira lanean gaur egun: nekazaritza jarduera, landa eremuko jarduera ekonomikoak, landa eremuko azpiegituren eta zebitzuen bermea eta landa eremuko balioaniztasuna ikusgarritasuna.

Albiste osoa irakurtzeko: Urola Kostako Hitza