Martxoaren 24ean izango da Azken Portuko bertso afaria

Zarauzko Hitza 2017ko ots. 28a, 16:00

Txartelak dagoeneko salgai daude Toki-Ona eta Isabel tabernetan, 20 euroan.

Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko festa batzordeak jakinarazi du noiz izango den auzo horretako bertso afaria: martxoaren 24ean. Andoni Egaña eta Eneritz Artetxe bertsolariak izango dira gonbidatuak aurten. Ohi bezala, Urpekoak elkartean izango da, eta parte-hartzaileak 20:30ean elkartuko dira Guria tabernan.

Txartelak dagoeneko salgai daude Toki-Ona eta Isabel tabernetan, 20 euroan.