Euskararen kale erabilerari buruzko aurkezpena egingo dute gaur

Zarauzko Hitza 2017ko mar. 7a, 09:30
Herriko hainbat kaleetan egin dituzte behaketak. (Amaia Ventas Aldabaldetreku)

Ekitaldia Etxezabalan izango da, 18:30etik aurrera.

Soziolinguistika Klusterrak euskararen Zarauzko kaleko erabilera neurtu du, 2016ako udazkenean kaleetan egindako elkarrizketak oinarri hartuta. Guztira, 2.350 elkarrizketa eta  adin tarte ezberdinetako 6.305 solaskideekin osatu dute lagina.
Neurketa horren emaitza gaur aurkeztuko du Soziolinguistika Klusterreko ordezkari Belen Urangak. Etxezabalako areto nagusian izango da ekitaldia, 18:30etik aurrera.