Emakumearen Nazioarteko Eguna

Morez jantzi dute herria

Zarauzko Hitza 2017ko mar. 8a, 13:07
Jendetza elkartu da plazan, Emakumeen Nazioarteko Egunean (Amaia Ventas Aldabaldeteku).

Gaur, Emakumeen Nazioarteko Egunean, Alde Zaharra morez jantzi dute guztien artean. 5 minutuko elkarretaratzea egin ondoren, adierazpen instituzionala irakurri dute alderdi politiko guztietako ordezkariek. Herriko ikastetxe guztietako ikasleak apurka-apurka Lege Zaharrean biltzen joan dira, leporaino bete arte. Orduan, guztien artean osatutako manifestua irakurri dute ikasle batzuk gazte guztien izenean, eta bertsoekin amaitu dute ekitaldia.