Emakumearen Nazioarteko Eguna

Emakumeen Etxea irudikatu dute Lege Zaharren enparantzan

Zarauzko Hitza 2017ko mar. 11a, 19:51

Goizetik jende ugari bildu da Lege Zaharren enparantzan irudikatu duten Emakumeen Etxean.

Ramos Serras eta Celina Gorostizagaren argazki erakusketa, autodefentsa feministara hurbilpen tailerra, sabel dantza ikastaroa... Askotariko ekintzak hartu ditu karpak.

Eguerdi aldera, batukadaren laguntzarekin, hainbat eta hainbat herritarrek aldarriz eta kolore morez bete dute Alde Zaharra. Emakumeen Etxearen inaugurazio sinbolikoarekin amaitu dute martxoaren 8ko ekitaldi nagusia.

Erlazionatuak

Espazio bat norberarena

Aritz Mutiozabal 2017 mar 08 gizartea

Herria moreztatzeko

Zarauzko Hitza 2017 mar 03 Zarautz