Bertso Korrikako saioa izango da ostegunean

Zarauzko Hitza 2017ko mar. 13a, 10:29

18:30ean euskara ikasleentzat bertsolaritzari buruzko saioa izango da, eta 20:00etan, berriz, herritar guztiei zuzendutako bertso emanaldia, Urpekoak elkartean.

Dagoeneko abian da 20. Korrikarekin lotutako bertso saio katea, eta ostegunean helduko da Zarautzera, AEKk eta Motxian bertso eskolak antolatuta. Urpekoak elkartean bi hitzordu izango dira: batetik, 18:30ean euskara ikasleentzat bertsolaritzari buruzko saioa izango da, eta bestetik, 20:00etan herritar guztiei zuzendutako bertso emanaldia. Joritz Bastarrika, Markel Eizagirre, Beñat Jauregi eta Iñigo Mantzisidor Mantxi ariko dira bertsotan, eta Itziar Unanue, berriz, gai-jartzaile lanetan.

Saioaren ondoren, mokadutxoa eskainiko dute.