Zarauzko Ikurrina Mus Txapelketako finala izango da jokoan ostiralean

Zarauzko Hitza 2017ko mar. 21a, 09:00
2015eko Zarauzko Ikurrina Mus Txapelketa (Zurekin).

Kulixka jatetxean izango da lehia, 19:30ean hasita. Ondoren afaria eta mus txapelketa azkarra izango dute.

Zurekin Zarauzko Ostalarien Elkarteak antolatutako Zarauzko Ikurrina musd txapelketa bere amaierara iritsi da. Ostiral arratsaldean jokatuko dute finala, 19:30ean hasita, Kulixka jatetxean. Ondoren, 20:00ak aldean, sari banaketa ekitaldia egingo dute, eta biribiltzeko lagunarteko afariaz gozatuko dute.

Afariak 30 euro balio du eta aldez aurretik erosi daiteke txartela Itxas Lur eta Txiki Polit tabernetan. Afalostean, mus txapelketa azkarra jokatuko dute, eta parte hartu nahi duen bikoteak egunean bertan eman beharko du izena, 30 euro ordainduta; lehen lau bikoteentzat sari ekonomikoa egongo da.