Zelai Ondoko jaiak antolatzeko ekarpenak jasoko dituzte

Zarauzko Hitza 2017ko mar. 21a, 16:38
Iazko festetako irudi bat. (Aritz Mutiozabal)

Aurten, ekainaren 16an, 17an, 18an eta 23an izango dira festak, eta egitaraua "ia-ia" itxi dute.

Zelai Ondo jai batzordea hasi da dagoeneko aurtengo festetako egitaraua prestatzen. Aurten ekainaren 16an, 17an, 18an eta 23an izango dira, eta aurreratu dute ia itxi dutela egun horietarako egitaraua, "aurreko urtekoaren oso antzekoa".

Horri lotuta, urtero legez, auzokideen eta herritarren ekarpenak jasoko dituzte. Egunotan pasatuko dira batzordeko kideak denda eta tabernetatik. "Izan ere, Zelai Ondoko jaiak ez dira bertako auzotarrentzat soilik, herritar guztientzat baizik".