Arana 12 txirrindulariz osatutako ihesaldi taldean sartu zen lasterketako 12. kilometroan. 100 kilometro lasterketa buruan egin ostean, ihesaldia harrapatu zuten, eta Lezaun igotzen ihesaldi berri bat eratu zen. Arana tartean izan zen, beste zazpi txirrindularirekin batera. Azken metroetan, Sergio Samitier (Lizarte), Espainiako 23 urtez azpiko Kopako liderrakirabazi zuen, eta zarauztarra bigarren geratu zen.
Emaitza onak lortuz ekin dio Aranak denboraldiari. Aurreko asteburuan, Urretxuko Goierriko Itzulia txirrindulari proban, seigarren postua lortu zuen. Igandean, berriz, Lizarran parte hartu zuen, eta bosgarren postua lortu zuen XXXVIII. Cirilo Zunzarren Oroimnenezko proban.
Asteburuan, XXII. Laukizko Udal Sarian 11.postua lortu du eta, asteburuari amaiera bikaina emateko, bigarren postua Oteitzan. Aranak denboraldiari hasiera oso erregularra eman dio, eta honen ondorioz, 23 urte azpiko Lehendakari Torneoan bosgarren postuari eusten dio sailkapen orokorrean.