Urtero legez, aurten ere diru-laguntzak emango ditu udalak euskara sustatzeko. Urtean zehar euskararen inguruko jarduerak egingo dituzten pertsona eta erakundeek, establezimenduetako errotuluak zein irudi korporatiboa euskaratu nahi dutenek nahiz webguneak euskaraz jartzeko asmoa dutenek dagoeneko eska dezakete laguntza. Atzo argitaratu zituzten deialdiak GAOn, eta atxikitako dokumentuetan daude xehetasunak.