Kontzertua eskainiko du The BlueHats taldeak ostiralean

Zarauzko Hitza 2017ko mar. 22a, 10:00

The BlueHats taldea, kontzertu batean.

Gaba tarbenan izango da, 22:30etik aurrera.

Zarautzen jaiotako rithm&blues taldea da The BlueHats. Azaldu dutenez, euren musika "blues munduan oinarriturik egon arren, beti swing puntua bilatzen" diote abestiei. Taldeko musikariak amerikar blues , country edo ta folk taldeetan esperientzidunak dira, besteak beste, Bluestock, Pariak Bai eta Lowriders taldeetan aritutakoak.

Kontzertua itsas pasealekuko Gaba tabernan izango da, 22:30etik aurrera, doan.