Gazteen eskubaloi formazioaz ariko da solasean Enrique Diez Maestro

Zarauzko hitza 2017ko mar. 23a, 11:15
Enrique Diez Maestro entrenatzailea saio batean.

Hitzaldia igande honetan izango da, martxoaren 26an, Aritzbatalde kiroldegiko aretoan.

Gipuzkoako Eskubaloi Federazioaren eskutik, Enrique Diez Maestrok benjamin eta alebin mailakoen formazioari buruzko hitzaldia eskainiko du. Saioa igande honetan izango da Aritzbatalde kiroldegiko aretoan, 16:30etik 19:30era.
 
Esperientziadun entrenatzaile nazionala da Diez Maestro, eta liburu bat ere idatzia du eskubaloiaren ikaste-prozesuan pertzepzioak nahiz sormenak duen garrantziaz.
 
Hitzaldia Zarauzko Eskubaloiko entrenatzaile guztiei dago zuzenduta, baina baita interesa duen edonori ere. Bertaratzeko asmoa dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena zarauzkoeskubaloia@gmail.com helbidera idatzita.