Photomuseumek bultzatu eta Zarauzko Udalak babestutako Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, Angalia Mzungu dokumentala izango da ikusgai gaur, museoan bertan. Isabel Muñoz argazkilariaren lana jasotzen du lan horrek. Kongoko Kibus herrialdera egin zuen hirugarren bidaia islatzen du. Kontrastez betetako lurraldea, koltana eta urrea aberatsa, ezkutuko gerra elikatzen duena.
Ohi bezala, 18:00etan hasiko da emanaldia, eta doan izango da.