20. Korrika

Irudietan: Korrika Txikia

Zarauzko Hitza 2017ko api. 4a, 17:50

Agoueseneko biribilgunetik hasi eta Musika plazara bitartean egin dute korrika ehunka haur eta gurasok, Zelai Ondo eta Kale Nagusia gurutzatuta. Erdiguneko plaza horretan elkartu dira guztiak 17:00ak aldera, txokolatea jan eta Xabier Zabala musikagilea eta Motxian bertso eskolakoei omenaldia egiteko.