Larunbatean eguzkia eta gaua behatzeko aukera izango da

Zarauzko Hitza 2017ko api. 7a, 15:00

12:00etatik 14:00etara eguzki behaketa izango da Munoan, eta 21:00etatik aurrera, gaua behatuko dute Torreoitik.

Bihar izango dira Arkamurka natur taldeak antolatutako Astronomia Asteko azken ekitaldiak. Batetik, 12:00etatik 14:00etara,  eguzki behaketa egingo dute Munoatik. Ohi bezala, teleskopio handiez baliatuz, eguzkiaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izango da.

Bestetik, 21:00etatik aurrera, gaua behatuko dute Torreoitik, Ilatargia astronomia taldearekin elkarlanean

Erlazionatuak