Zarauzko Udalak jakinarazi du ostegunean ez dela altzari eta traste zaharrak jasotzeko zerbitzurik egongo, Ostegun Santuz udalerrian jai eguna delako. Hala, herritarrei gaur gauean euren altzari eta traste zaharrak kalera ez ateratzeko eskatzen die udalak. Dena dela, datorren asteazkenean, apirilaren 19an, zerbitzua berriz martxan izango dela zehaztu dute.