Landare Berezien Azokara joan-etorria egiteko autobusak jarriko dituzte Zarauztik

Zarauzko hitza 2017ko api. 18a, 17:28
2016ko Landare Berezien Azoka

Apirilaren 29an eta 30ean, Landare Berezien Azoka egingo dute Aiako Iturrarango Lorategi Botanikoan.

XVI. Landare Berezien Azoka egingo dute apirilaren 29an eta 30ean, Pagoeta Natur Parkeko Iturrarango Lorategi Botanikoan. Aurten 47 mintegik parte hartuko dute azokan, eta munduko txoko desberdinetako landareak ikusteko, eta nahi izanez gero erosteko aukera izango dute herritarrek.

Azoka gunera ezingo da kotxez igo, baina Zarauzko tren geltokitik autobus zerbitzu jarriko dute Landare Berezien Azokara joan-etorria egiteko. Lehendabiziko autobusa 10:23etan aterako Zarauztik azoka gunera eta orduero izango da, azkena 16:23ean izango da. Bueltarako, azoka gunetik Zarautzerako lehendabiziko autobusa 10:45ean izango da eta azkena 17:45ean; itzultzeko autobusak ere orduero izango dira.