Pro Zarautz 2017

Arratsaldean final zortzirenak jokatuko dituzte Aranburuk eta Yeregik

Zarauzko hitza 2017ko api. 22a, 15:25
Aritz Aranburu surfean. (Pro Zarautz-Poullenot/WSL)

Aranburuk eta Yeregik saio berean parte hartuko dute, 3. txandan hain zuzen ere. Nacho Gonzalezek lehen saioan uretaratuko da.

16:00etan abiatuko dituzte final zortzirenak Pro Zarautz txapelketan. Aritz Aranburu zarauztarrak, Imanol Yeregi zumaiarrak eta Nacho Gonzalez plentziarrak hurrengo txandarako sailkatzea lortu dute gaur goizean, eta arratsaldean surf saioa izango dute.

Aranburuk eta Yeregik saio berean parte hartuko dute, 3. txandan hain zuzen ere. Nacho Gonzalezek lehen saioan uretaratuko da.

Vitoria txapelketatik kanpo

Ruben Vitoria zarauztar gaztea txapelketatik kanpo geratu da gaur goizean, bere saioan laugarren puntuazioa lortu ondoren. Vitoriak Marshall, Criere eta Toyon izan ditu aurkari, eta Marshall eta Toyon sailkatu dira final zortzirenetara.