Babyauto Zarautzek galdu egin du La Vilaren aurkako lehen partida

Zarauzko Hitza 2017ko api. 24a, 10:50

Ohorezko Mailara igotzeko fasean, final-laurdenetako joaneko norgehiagoka jokatu zuen Zarauzko taldeak atzo eguerdian Astin. Herritar ugari bildu zen etxekoak animatzeko, baina La Vila aurkariak gehiago izan ziren, eta 22-34ko emaitzarekin gailendu ziren. Joaneko partida igande honetan jokatuko dute, 12:00etan, Villajoyosa estadioan.