Ziklomotorren azterketa teknikoa Astin egiteko aukera izango da

Zarauzko Hitza 2017ko api. 24a, 10:43
Astiko aparkalekuan egingo ditu azterketak Applus Iteuve Euskadi S.A. enpresak.

Maiatzaren 10ean, 11ean eta 12an egingo ditu azterketak Applus Iteuve Euskadi S.A. enpresak. Dagoeneko eska daiteke txanda.

Urtero bezala, Astin ziklomotorren IAT Ibilgailuen Azterketa Teknikoa egiteko aukera izango da. Applus Iteuve Euskadi S.A. enpresa arduratuko da horretaz, maiatzaren 10ean, 11ean eta 12an. Goizez egingo dituzte azterketak, 09:00etatik 14:00etara, autobideko zubiaren azpian, Astiko aparkalekuan.

Bi gurpilieko ziklomotorrak aztertuko dituzte; motozikleta eta lau gurpileko ziklomotorrei ez diete egingo azterketa teknikoa. Interesa dutenek aldez aurretik esaktu beharko dute hitzordua, Udaltzaingoko bulegoan (Gipuzkoa kalea, 32), gaurtik aurrera. 27,05 euro kostako da IATa egitea. Ondoko dokumentazioa eraman beharko da: ziklomotorraren ezaugarri teknikoen ziurtagiri originala, zirkulazio baimena, derrigorrezko segurua eta jabearen NANa.