'Erabakitze eskubidea eta burujabetza ekonomikoa' mahai ingurua, asteartean

Zarauzko Hitza 2017ko api. 24a, 16:53

Zarahitz herri ekimenak antolatuta, ELAko negoziazio kolektiboko arduradun Joseba Villareal eta LABeko idazkari nagusi Ainhoa Etxaide ariko dira solasean astearte honetan, Antoniano aretoan, 19:30ean hasita. Erabakitze eskubidea eta burujabetza ekonomikoa izango dute hizpide, Imanol Murua Uria kazetariak gidatuta.