'Ama, nora goaz?' dokumentala emango dute Modelon

Zarauzko Hitza 2017ko api. 25a, 18:43

37an euren etxe eta herrietatik kanporatuak izan ziren euskal emakumeen bizipenak jaso ditu Iban Gonzalez zuzendutako dokumentalak. Elkarrizketatuen artean Lide Balentziaga zarauztarra agertzen da. Ikus-entzunezkoa ostegunean emango dute, 19:30ean. Sarrera doan da eserlekuak bete arte.