Gernikako bonbardaketen urtemugaren harira, gaur ekitaldia Bertsolari plazan

Zarauzko Hitza 2017ko api. 26a, 10:37

80 urte bete dira aurten Durangon, Otxandion eta Gernika bonbardatu zituztenetik. Hori dela eta, Salbatore Mitxelena ikastolak eta Hotz Zarautz elkarteak elkartasun ekitaldia antolatu dute gaurko. Bertsolari plazan izango da, ikastola aurrean, 16:00etatik aurrera.