Irudietan: Helduen Dantzari Eguna

Zarauzko Hitza 2017ko api. 30a, 14:35

Eguraldiak ez du lagundu, eta azkenean Zinema pilotalekua bihurtu da Helduen Dantzari Egunaren topagune. Dantza taldeek euren erakustaldiak egiteko aukera izan dute –200 dantzari inguru bildu dira bertan–, eta herritar dezente ere gerturatu da euskal dantzez gozatzera. Jalgi dantza taldeak 5 urte bete berri ditu, eta hori aitzaki hartuta antolatu du ekitaldia.