Zarauzko futboleko neskek igoera lortu dute

Zarauzko Hitza 2017ko api. 30a, 19:30

Garaipena behar zuten Euskadiko Liga irabazi eta Espainiako 2. mailara igotzeko, eta ez dute hutsik egin. 1-2ko emaitzarekin irabazi dute Erandion, Betiko Neskak taldearen aurka. Lehen zatian etorri dira ZKEko neskek bi golak, Alaitzen eta Moniken eskutik, eta bigarren zatian gol bat jaso badute ere, abantailari eustea lortu dute. Partida amaieran zelai erdian ospatu dute balentria, ZKEko futbol atalak sare sozialetan igo duen bezala.