Literaturia 2017

Literaturiako egitaraua

Zarauzko Hitza 2017ko mai. 3a, 18:10

Maiatzaren 25etik 28ra ospatuko dute Literaturia. Askotariko ekitaldiak izango dira, tartean, estreinaldi ugari.

Maiatzak 25, osteguna

  • 20:00. SkizopozikS errezitaldi hitzperimentala, Markos Gimeno Vesgaren eskutik, Euskalduna tabernan.  

Maiatzak 26, ostirala

  • 19:30. Zergatik bi? Bea Salaberri eta Katixa Dolhare-Zaldunbideren manifestua, Modelon.
  • 20:00. Nigan, ispilu batean bezala ikuskizuna, Modelon. Hitzak: Irati Jimenez. Musika eta ahotsa: Petti.

Maiatzak 27, larunbata

  • Egun osoan zehar. Liburu azoka, Musika plazan.
  • 10:20-19:40. Liburu aurkezpenak, Garoa liburu dendan.  
  • 10:30. Jon Braunen tipia haurren gunearen irekiera, Musika plazan. Begiraleak eta liburuak izango dira.
  • 11:00. Belarriekin irakurtzeko saioak, Imanol Merceroren eskutik, Musika plazan.
  • 11:30. Jaungoiko guztiak ukatzen dituen emakumea naiz emanaldia, Bihotz Bakartien Klubaren eskutik, Modelon.
  • 13:00. Zarauzko liburutegiko irakurketa klubeko gazteen antzezlana, Musika plazan.
  • 13:00. Itzulpen tailerreko bideoen emanaldia, EIZIEren eskutik, Modelon.
  • 13:30. Jon Braunen tipiaren itxiera.
  • 16:30. Jon Braunen tipiaren irekiera.  
  • 17:00. Ispilutxo ikuskizuna, Pello Añorga idazlea eta Jokin Mitxelena ilustratzailearen eskutik, Musika plazan.
  • 17:00. Hozkailua ArteDramaren lan berria, Modelon. Idazlea: Unai Iturriaga. Zuzendaria: Manex Funchs. Aktoreak: Ander Lipus eta Patricia Urrutia.
  • 18:00. Baloiak arboletan saioa, Yoseba Peña idazlearekin.  
  • 19:00. Jon Braunen tipiaren itxiera.
  • 20:00. Aginako zero bat ikuskizuna, Modelon. Hitzak eta ahotsak: Manex Agirre eta Gaizka Amondarain. Musika: Jon Aranburu eta Marco Bianchi. Irudien muntaketa: Marco Bianchi.
  • 22:30. Pete Seeger gogoan kontzertua, Modelon. Musika: Lou Topet. Hitzak: Harkaitz Cano.

Maiatzak 28, igandea

  • Goizean zehar.  Liburu azoka, Musika plazan.
  • 10:30. Jon Braunen tipiaren irekiera, Musika plazan.
  • 11:00. Ipuinari tiraka ipuin kontaketa saioa, Dorleta Kortazarren eskutik, Musika plazan.
  • 12:00. Poesia gazteentzat saioa,  Zarauzko gazteen irakurketa klubeko Ibai Ferreraren gidaritzapean, Musika plazan.
  • 12:00. Literatura, ispilu ala leiho?  solasaldia, Iban Zaldua eta Miren Gorrotxategiren eskutik eta Mikel Ayerberen gidaritzapean, Modelon.
  • 13:15. Beti bezperako koplak film laburra, Ageda Kopla Taldearen eskutik, Modelon.
  • 13:30. Jon Braunen tipiaren itxiera.
  • 17:00. Elsa Scheelen Txillardegiren lanaren irakurketa dramatizatua, Modelon. Zuzendaria: Dorleta Urretabizkaia. Aktoreak: Ramon Agirre, Asier Hernandez, Fito Rodriguez, Dorleta Urretabizkaia eta Joseba Urzelai. Musikariak: Maddi Zubeldia eta Rakel Aldasoro.
  • 19:00. Sakaponetara, memoriaren ispiluarekin emanaldia, Amagoia Gurrutxaga, Lorea Agirre, Ainara Lasa, Idurre Eskisabel, Iraia Elias, Josu Landa eta Jose Luis Otamendiren eskutik, Modelon.
Erlazionatuak

Azal propiotik norbere islara

Zarauzko Hitza 2017 mai 03 Zarautz