Herri galdeketa

"Herritarrok hitza hartzen dugulako da garrantzitsua gaurko eguna"

Zarauzko Hitza 2017ko mai. 7a, 15:16
Imanol Murua Uria bozkatzen, gaur goizean. (Zarahitz)

Imanol Murua Uria kazetaria izan da bozka eman duen bigarren herritarra, Kontxi Aizarna Imanol Urbietaren alargunaren ondoren.

"Gure aita gogoratzeko, eskatu ziguten botoa ematera etortzeko lehenbiziko ekitaldira, Imanol Urbietaren etxekoekin batera. Dudarik ez dut egiten egun handia izango zela aitarentzat, bere izaeran eta pentsamendu politikoan herritarren hitza zegoelako denaren gainetik. Harentzat sakratua zen herriaren hitza, eta horregatik iruditzen zait gaurko eguna garrantzitsua, baita niretzat ere: herritarrek hitza hartzen dugulako. Ni ere horretara etorri naiz".