Joxe Anjel Iribar omenduko dute ekainaren 4an

Zarauzko Hitza 2017ko mai. 10a, 10:48

Iribar 'Iribar, irudia eta eredua' liburuaren aurkezpenean, 2013an, Garoan. (A. Mutiozabal)

Athletic-eko atezain oiha izango da Zarauzten egingo den Gipuzkoa Zurigorri 2017 ekitaldiko protagonista.

El Desmarque Bizkaia atariak jakinarazi duenez, Joxe Anjel Iribar Athletic-eko atezain oiha izango da Gipuzkoa Zurigorri 2017 ekitaldiko protagonista. Ekainaren 4an izango da, eta zarauztarrak omenaldia jasoko du bere jaioterrian. Hamaiketakoa, herrian zehar kalejira eta Zinema pilotalekuan bazkaria izango dira egun horretan, eta talde zurigorriko jokalari ohi Salvador Etxabe Txorten-ek, Iñaki Txurrukak eta Estanis Argotek nahiz Maite Lizaso futbolariak ere hartuko dute parte ekitaldian.

Bazkarirako sarrerak Alai tabernan eskura daitezke, maiatzaren 28ra bitartean. Helduek 22 euro ordaindu beharko dituzte eta haurrek, berriz, 12 euro. Atari horrek aurreratu du bertan izango direla Athletic-eko Gipuzkoako jarraitze talde gehientsuak.