Gabonak

Urtea biribiltzeko, San Silvestre lasterketa

Zarauzko Hitza 2017ko abe. 28a, 15:59

Iazko San Silvestre lasterketa (Aritz Mutiozabal).

17:00etan txikien proba jokatuko da, eta ordubete geroago helduena. Aldez aurretik eman daiteke izena Helmuga Kirolak dendan; egunean bertan ere izango da horretarako aukera.

Urteari korrika eginez amaiera emateko, abenduaren 31rako San Silvestre lasterketa antolatu du Antoniano Kirol Elkarteak aurten ere. Urtero bezala, bi proba jokatuko dituzte: 13 urte bitarteko neska-mutilena, 17:00etan hasita, eta 14 urtetik gorakoena, 18:00etan. Biak ala biak Musika plazan hasi eta bukatuko dira; txikienek Alde Zaharrari itzulia emango dioten bitartean, helduek 4 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute.

Izen aurrez eman daiteke Helmuga Kirolak dendan, 5 euro ordainduta,; egunean bertan 7 euro balioko du. Urtero bezala, lehen hiru sailkatuentzat egongo dira sariak, bai gizonezkoetan bai emakumezkoetan. Bestalde, sari berezia egongo da mozorro onenarentzat, eta hainbat sari zozkatuko dituzten parte hartzaileen artean.

Erlazionatuak