U30 - Greba Orokorra

Irudietan: 1.000 herritar baino gehiago, arratsaldeko manifestazioan

Zarauzko Hitza 2020ko urt. 30a, 19:20

Lan, pentsio eta bizitza duinen aldeko protestak egin dituzte gaur egun osoan herrian, eta arratsaldeko manifestazioa benetan jendetsua izan da. LAB sindikatuak aditzera eman duenez, 1.200 lagun izan dira mobilizazioan. Lege Zaharren enparantza herritarrez beteta zegoen 18:30erako, eta minutu batzuk geroago ekin diote mobilizazioari. Herri osoan zehar egin dute ibilbidea, aldarriak eginez.