Joan den abuzturen 4tik Munoa plaza hartua duten tiobiboek bihar izango dute urteroko egun merkea. Arduradunek azaldu dutenez, "Aste Nagusiko ospakizunekin bat egiteko" jaitsiko dituzte prezioak egun batez.
Hala, euro bat eta erdi balioko dute hiru euroan saldu ohi dituzten barraketako bidaiek. Horregatik, merkealdia baliatuta bihar haur ugari bertaratzea espero dute. Edonola ere, haiekin batera, hainbat helduk ere aprobetxatuko du aukera ziur. Gainera, helduak baimentzen dituzten barrakek azken egunak dituzte; izan ere, datorren astelehenetik aurrera haurrentzako tiobiboak soilik izango dira Munoan.