"Udari bukaera on bat emateko", Iñurritza Jubilatu eta Pentsiodunen Elkartekoek txangoa egin zuten Lapurdi aldera irailaren 28an.
Larhungo tren berezian igo ziren gailurrera, bisita gidatua egin zuten han. "Goiz ederra pasatu ondoren", Berara joan ziren bazkaitara. "Eguraldia lagun, egun ederra pasatzeko aukera izan genuen, goitik bixta ezin hobeez gozatuz, eta bazkaria kantuan amaitu genuen", azpimarratu dute antolatzaileek.