Cimasub jaialdiko hirugarren eta azken saioa gaur egingo dute

Jabi Gonzalez Toston 2024ko ots. 28a, 09:00

'Los cuatro reyes, el santuario del mar de Halmahera' dokumentaleko irudia. (Cimasub)

Azaroan egindako nazioarteko lehiaketa irabazi zuen dokumentala eta sei film labur eskainiko dituzte doan, 19:00etan hasita, Modelo aretoan. Merkatu Plazako argazki erakusketa, berriz, bihar arte izango da zabalik.

Hauetxek dira gaur eskainiko dituzten ikus-entzunezkoak:

  • Film laburrak: Indonesia Blue; Strangest Things; Las 2 Caras de Tenerife; Las mejores fotografias del CIMASUB 2023; Spear, Spatula, Submarine: Floridians Fight to Take Back Their Waters eta Una Ventana al Azul.
  • Dokumentala: Los cuatro reyes, el santuario del mar de Halmahera.