Hainbat aldaketa haustelekuetan, igandeko hauteskudeei begira

Aritz Mutiozabal 2024ko api. 18a, 16:10
Aurten ez dute Orokietako frontroia erabiliko hausteleku moduan. (Onintza Lete Arrieta)

Orokietako LH eraikineko frontoian botoa ematen zutenek Orokietako HH eraikinean eman beharko dute. Salberdingo bizilagunek, berriz, Lizardi kirol aretoan izango dute mahaia.

Igandean Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak izango dira, eta Zarauzko hainbat eraikin publikotan hauteslekuak irekiko dituzte, auzo bakoitzeko herritarrak dagokion tokian bozka eman dezan. Maiatzeko udal hauteskundeekin alderatuta, hauteslekuetan aldaketa batzuk egon direla nabarmendu du Zarauzko Udalak.

Orain arte Orokieta Herri Eskolako LH eraikineko frontoian (Araba kalea,56) bozkatu izan dutenek –2-3A, 2-3AB, 2-3B, 2-4A, 2-4AB, 2-4B eta 2-7C mahaietan– Orokieta Herri Eskolako HH eraikinean bozkatuko dute (Pagoeta kalea 6) oraingoan.

Berritasun gisa, 2-12 mahaia sortu dute, Salberdingo etxebizitza berrien eremuan bizi diren zarauztarrei zuzenduta; hautesleku berriaren kokalekua Lizardi kirol aretoa izango da.