Oinarrizko Lehen Sorospen ikastaroa egingo dute herritarrentzat

Julene Sorarrain 2024ko api. 20a, 16:30
DYA Ikastaroa. (Hitza)

DYA Gipuzkoak biztalengo osoari zuzendutako ikastaroa antolatu du. Bi eguneko iraupena izango du, maiatzaren 4tik 5era.

Ikastaroak egunerokoan topa ditzakegun arrisku nagusienak lantzen ditu, eta hauei nola aurre egin eta nola ebatzi: Bihotz Birika Susperketa, zauriak, haustura, erredurak…

Ikastaroaren iraupena bi egunekoa izango da, maitzaren 4tik 5era goizeko 9:00etatik 14:00etara. Matrikularen kostua 60 eurokoa da eta ikasle kopuru mugatua izango du, ikastaroaren kalitatea bermatzeko asmoarekin.

Izena emateko elkartearen egoitzara jo daiteke (Iturribidea kalea, 12 behea), baita 943-46 46 22 zenbakira deitu edo www.DYAgipuzkoa.com helbidera idatzi ere.