Zarauzko Emakume Sortzaileen Azokarako izen-ematea zabaldu dute

Julene Sorarrain 2024ko api. 24a, 12:00
Emakume Sortzaileen I. Azoka. (Aritz Mutiozabal)

Azoka datorren ekainaren 15ean izango da, 10:30etatik 19:30etara Belauntzaran plazan eta Malekoian zehar.

Udalak Zarauzko Emakume Sortzaileen Azokaren bigarren edizioa antolatu du. Azokaren helburu nagusia da emakume sortzaileen lana eta beraien sorkuntzak ikustaraztea.

Ekainaren 15ean, karpak jarriko dira sortzaile bakoitzak bere sorkuntzak erakusteko eta saltzeko aukera izan dezan. Gehienez 25 karpa jarriko dira eta aurkezten diren lanak beraiek sortutakoak izan behar dira: argazkiak, artisautza, pintura, idatziak…

Izena emateko Parekidetasun departamentura jo daiteke (Nafarroa Kalea, 3C - behea), baita 943-00 51 17 zenbakira deitu edo berdintasuna@zarautz.eus helbidera idatzi ere. Postu-kopurua baino eskaera gehiago jasoz gero, zozketa bidez esleituko dira.