Sei urrezko, zazpi zilarrezko eta lau brontzezko domina lortu ditu asteburuan ZKE Halterofilia taldeak

Mireia Galarza Bastida 2024ko api. 24a, 11:00

Pasa den asteburuan jokatu zuen ZKE Halterofilia taldeak Villabonako Olaederra kiroldegian Gipuzkoako Txapelketa Nagusia, eta ez ziren esku hutsik itzuli etxera. 

 

Pasa den asteburuan jokatu zuen ZKE Halterofilia taldeak Villabonako Olaederra kiroldegian Gipuzkoako Txapelketa Nagusia. ZKE Halterofilia taldetik bederatzi emakumezko eta 11 gizonezko joan ziren bertara, eta guztira sei urrezko, zazpi zilarrezko eta lau brontzezko domina ekarri zituzten etxera.

Hain zuzen, emakumezkoen artean Lore Mendizabalek brontzezko domina (49 kilo azpiko kategorian 99 kiloko totalarekin), Libe Mendizabalek brontzezko domina (55 kilo azpiko kategorian 105 kiloko totalarekin), Malen Monasteriok urrezko domina (55 kilo azpiko kategorian 138 kiloko totalarekin), Erika Sanchezek zilarrezko domina (64 kilo azpiko kategorian 139 kiloko totalarekin), Helena Avendañok urrezko domina (64 kilo azpiko kategorian 202 kiloko totalarekin), Leire Urkiolak brontzezko domina (76 kilo azpiko kategorian 121 kiloko totalarekin), Miren Galarragak zilarrezko domina (76 kilo azpiko kategorian 149 kiloko totalarekin), eta Ainitze Zumetak urrezko domina (76 kilo azpiko kategorian 158 kiloko totalarekin) lortu dituzte. 

Gizonezkoetan, berriz, Erik Expositok urrezko domina (55 kilo azpiko kategorian 124 kiloko totalarekin), Jaizki Mendizabalek brontzezko domina (73 kilo azpiko kategorian 176 kiloko totalarekin), Joel Antolinek zilarrezko domina (73 kilo azpiko kategorian 190 kiloko totalarekin), Oleksii Bondarchukek brontzezko domina (81 kilo azpiko kategorian 154 kiloko totalarekin), Ander Garatek zilarrezko domina (81 kilo azpiko kategorian 235 kiloko totalarekin), Imanol Citoresek urrezko domina (81 kilo azpiko kategorian 257 kiloko totalarekin), Alex Balentziagak zilarrezko domina (89 kilo azpiko kategorian 211 kiloko totalarekin), Borja Bravok zilarrezko domina (96 kilo azpiko kategorian  221 kiloko totalarekin), Igor Lekuonak zilarrezko domina (109 kilotik gorako kategorian 237 kiloko totalarekin) eta Stepan Tsirkinek urrezko domina (109 kilotik gorako kategorian 293 kg-ko totalarekin) lortu dituzte. 

Bestelako lorpenak

Aipatutako kirolarietako batzuk maiatzaren 4ean jokatuko dute Euskadiko Txapelketa Nagusian Gipuzkoako Selekzioa ordezkatuko dute. Hain zuzen, Ander Garate, Imanol Citores eta Stepan Tsirkin izango dira gizonezkoen artean eta Malen Monasterio, Erika Sanchez, Helena Avendaño, Miren Galarraga eta Ainitze Zumeta emakumezkoen artean. Bestalde, Mara Monasterio Europako 15 urte azpiko Txapelketarako aurre aukeratu dute, eta Helena Avendañok Europako Txapelketa Nagusian sartzeko gutxieneko marka lortu du.