Atzo arratsaldean egindako udalbatzarrean iragarri zuen Xabier Txurruka alkateak aurten Zarauzko kale garbiketa zerbitzuko langileek botako dutela San Pelaio bezperako txupina, herriko jaietarako bi hilabeteren faltan. Hain justu, hiri hondakinak bildu eta garraiatu, kaleak garbi eta antzeko egitekoen zerbitzu publikoen prezioaren berrikusteko gaia bozkatu aurreko une baliatu zuen alkateak bertaratutako guztiei jakinarazteko.
"Haien lana ez da inoiz jaietako egitarauan agertzen, baina, gonbidapen honekin nolabait, Zarauzko kale eta plazak festen biharamunean jaiarekin jarraitzeko prest egon daitezen egin duten lana aitortu nahi diegu. Beraz, aurtengoan bai sanpelaioetako egitarauan protagonista izango dira, ondo merezita", nabarmendu zuen Txurrukak.