Lanarteak 'Inurria ttirrittaka' agerraldia egingo du asteartean Frontoi Txikin

Julene Sorarrain 2024ko api. 27a, 11:00

Lanartearen agerraldia Eusko Legebiltzarrean. (Eusko Legebiltzarra)

Ekitaldia asteartean egingo dute 18:30etan Frontoi Txikin. Eguraldi txarra egiten badu, Gaztelekura mugituko dute.

Lanarteak, Euskararen Langile Profesionalen Elkarteak agerraldi bat antolatu du datorren asterako. Inurria ttirrittaka "oso prekarizatuta eta atomizatuta" dagoen sektore baten egoerari buruz hitz egiteko agerraldi bat dela azaldu du Amagoia Gurrutxagak, Lanarteko koordinatzaileak. Zarautzen egingo dute lehen agerraldia, baina aurrerago hainbat eskualdetara zabalduko dute ekimen hau. Ekitaldira Jose Luis Otamendi eta Lizar Begoña idazleak eta Andoni Tolosa musikaria gerturako dira, besteak beste.

Ekitaldia Frontoi Txikin egingo dute apirilaren 30ean (asteartea), 18:30ean. Eguraldi txarrarekin Gaztelekura mugituko dute. Informazio gehiagorako Lanartearen webgunera jo daiteke.