Oraindik izena eman daiteke Udaberrik antolatutako Pentatloian

Jabi Gonzalez Toston 2024ko api. 29a, 11:00

Udaberri elkartean jokatutako Toka Txapelketa bat. (Amaia Urbieta Arruti)

Joan den asteanekin zioten lehiari eta asteartero jokatuko dituzte probak ekainaren 18ra arte. Dardoak, Toka, Igela, Petanka eta Futbolina dira txapelketa osatzen duten bost jolasak eta 29 lagun animatu dira parte hartzera, oraingoz. 

Udaberri jubilatuen elkarteko jolas taldeak antolatuta, pentatolia jokatzen ari dira egunotan elkartearen egoitzako patioan. Joan den astean abiatu zuten txapelketa eta asteartero ari dira elkartzen pentatloia osatzen duten bost probetan aritzeko. Honako hauek dira, zehazki: Dardoak, Toka, Igela, Petanka eta Futbolina.

Elkarteak jakinarazi duenez, orain arte 29 lagunek eman dute izena txapelketan eta ekainaren 18ra arte iraungo du demak. Amaitutakoan, gainera, lagun arteko bazkaria egingo dute parte hartzaile guztiek. Zentzu horretan, Udaberrik argitu du txapelketan parte hartzeko interesdunik balego, oraindik eman dezakeela izena. Euro bat balio du inskripzioak.