Operaz gozatzeko aukera izango da bihar Modelon

Mireia Galarza Bastida 2024ko api. 30a, 09:00

Bizeten operak Carmenen istorioa kontatzen du, maitasun eta boterean oinarritzen dena. Jose izeneko gizonezko bat ezagutuko du, eta azken hori emakumezko protagonistarekin maiteminduko da hezurretaraino. Sarrerak eros daitezke oraindik. 

Asteko zinema eskaintza eta gero, opera saioa izango da biharkoan Modelon. Zehazki, Carmen opera izango da bihar ikusgai aipatutako Zarauzko aretoan, 19:45ean hasita. The Royal Opera House konpainiak maiatzaren lehenengo eguna aukeratu du Zarautzera gerturatzeko, eta oraindik eros daitezke emanaldirako sarrerak, hemen

Bizeten operak Carmenen istorioa kontatzen du, maitasun eta boterean oinarritzen dena. Jose izeneko gizonezko bat ezagutuko du, eta azken hori emakumezko protagonistarekin maiteminduko da hezurretaraino. 1875. urtean estreinatu zuten opera hau, eta harrezkeroztik asko izan dira istorioaren moldaketak egin dituzten konpaniak.