ZOZKETA

Zarauzko Hitza Gukak 'Postdatarik gabeko gutunak' antzerkirako sarrerak zozkatuko ditu

Aritz Mutiozabal 2024ko api. 29a, 17:30

'Postdatarik gabeko gutunak' antzezlana. (Xake Produkzioak)

Zarauzko Udalaren Kultura sailak emanda, bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bere atariko erabiltzaileen artean. Parte hartzeko epea ostegun eguerdian bukatuko da.

Datorren ostiralean, maiatzaren 3an, Xake Produkzioak-ek Postdatarik gabeko gutunak antzerkia eskainiko dute Modelo aretoan, 20:00etatik aurrera. Kepa Errastik sortutako "bakarrizketa lagundua" da honakoa, non Getari Etxegaraik zuzendu duen. Aktore lanetan Errasti bera ariko da, Nerea Ariznabarretarekin batera..

Zarauzko Udalaren Kultura sailaren eskutik, Zarauzko Hitzak bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bere atari digitaleko erabiltzaileen artean. Zozketan parte hartzeko interesa dutenek osteguneko, maiatzaren 2ko, 12:30 arte dute izena emateko aukera.