Zirika elkarteak hitzaldia eskainiko du gaur krisi ekologikoaren eta euskararen inguran

Julene Sorarrain 2024ko mai. 8a, 10:00

Zirika Euskara Elkartearen argazkia. (Hitza)

Joanes Igeregik, Sukar Horia elkarteko kideak, zuzenduko du hitzaldia.

Zirika Zarauzko Euskararen Elkarteak hitzaldi bat antolatu du biharko. 18:00etan egingo dute Pagoeta Mendizale Elkartearen egoitzan. Euskararen kolapsoa ala kolapsoaren euskara? hitzaldiaren bitartez krisi ekologikoaren eta euskararen inguruko azterketa bat egin nahi dute. Ekimena Joanes Igeregi, Sukar Horia elkarteko kideak zuzenduko du.

Sukar Horia 2019. urtean sortu zuten Getxoko Tosu Betirako kolektiboko kide batzuek ekologismo sozialari bultzada berri bat emateko asmoarekin. Helburua dute trantsizio ekologiko justua gauzatzea, hau da, planetaren muga biologiko eta fisikoen baitan aberastasunaren banaketa bermatuko duen eta feminista izango den gizartea eraikitzea.