Amenabarren igoera fasea

Amenabarrek etxean jokatuko du zilarrezko mailara itzultzeko fasea

Jabi Gonzalez Toston 2024ko mai. 7a, 16:30

Amenabarreko jokalariak eta zaleak taldeak sartutako gola ospatzen, denboraldi honetan Aritzbatalden jokatutako partida batean. (Luis Epelde)

Hilaren 17tik 19ra jokatuko du eta aurkari gogorrak egokitu zaizkio: Kataluniako bi talde eta Andaluzioako beste bat. Bakarrak lortuko du mailaz igotzea.

Zarautz Kirol Elkartearen eskubaloi ataleko gizonezkoen lehenengo taldeak, Amenabarrek, Aritzbatalden jokatuko du Lehenengo Maila Nazionaletik Zilarrezko Ohorezko Mailara igotzeko fasea. Hil honetan bertan jokatuko dute ekitaldi erabakigarri hori; 17tik 19ra bitartean, ostiral arratsaldean hasi eta igande eguerdia arte, eta, klubak atzo jakin zuen ekitaldia antolatzea egokitu zaiola. Hala, zaleen bultzada izatea espero du iaz galdutako mailara itzultzeko helburua lortzeko.

Ez du egiteko erraza izango etxeko taldeak; izan ere, maila handiko aurkariak izango ditu aurrean: Kataluniako Sant Ciugat eta Granollers, eta, Andaluziako Cordoba. Aritzbataldeko fasea jokatuko duten taldeetatik bakarrak lortuko du zilarrezko mailara igotzea.