Arraio Irratiak 18. urteurrena ospatuko du

Julene Sorarrain 2024ko mai. 8a, 13:30

Arraio irratia.

Hilabetean zehar egingo dituzte ekitaldiak Hiruputzu Gaztetxean. Besteak beste, kontzertuak, irratsaioak, bakarrizketa eta liburu aurkezpen bat antolatu dituzte.

Urteurrenaren ospakizunari hasiera emateko, ostiral honetan Galdedebaldetarrek bakarrizketa bat antolatu dute Iker Plazaola, Maria Blanco, Aiora Enparantza eta Ander Malbadirekin, 21:30tan Hiruputzu Gaztetxean. Sarrerek 6 euro balio dute eta sare sozialetatik erreserbatu daitezke baita gaztetxean bertan erosi ere. Informazio gehiagorako www.arraio.eus webgunera jo daiteke.

Maitzak 10, ostirala
21:30. Lauzpabost bakarrizketa, Gaztetxean

Maiatzak 16, osteguna
20:00. Zaratazarautz 18 urte kontzertua: Larru Beltzak eta Ataque Zero taldeak, Gaztetxean

Maiatzak 21, asteartea
16:00. Zebrabidea berezia, Arraiotik

Maiatzak 23, osteguna
20:00. Punkaren beste aldea dokumentala eta afari beganoa, Gaztetxean

Maiatzak 24, ostirala
12:00. Orokieta Herri Eskolakoen irratsaioa, Arraiotik

Maiatzak 25, larunbata
22:00. Pelax, Txopet eta Dj Bad Sound Sister, Gaztetxean

Maiatzak 30, osteguna
19:00. La ertzantza que viene liburuaren aurkezpena, Musika Plazan