Arnaldo Otegik solasaldia eskainiko du Arranon

Julene Sorarrain 2024ko mai. 8a, 15:30

Arnaldo Otegi. (Artxiboko argazki bat)

Ekitaldia 18:00tan hasiko da eta doako sarrera izango du lekua bete arte.

Arrano elkarteak,  40. urteurreneko egitarauaren barruan, hainbat ekitaldi antolatu ditu azken asteetan. Besteak beste, bakarrizketak, solasaldiak eta kontzertuak eskaini dituzte. Oraingoan, solasaldi bat egingo dute gonbidatu berezi batekin, Arnaldo Otegi politikariarekin.

EH Bilduko koordinatzaile nagusia bunkerrean ariko da hizlari, 18:00tatik aurrera; sarrera doakoa izango da edukiera bete arte. Otegik gaur egungo Euskal Herriko egoera politikoa izango du hizpide, eta ziur apirileko Eusko Legebiltzarreko hausteskundeak eta hauen emaitzak aztertuko dituela.