'Eden' soinu fikzioa ere, entzungai

Mireia Galarza Bastida 2024ko mai. 8a, 16:30

Anartz Zuazua, Oier Aranzabal, Angela Lopez eta Julen Castillo. (ULU MEDIA)

Ulu Mediak ekoitzia, Oier Aranzabal Aiako bizilagun zarauztarrak zuzendu du, eta gidoilari lanetan aritu dira Xabier eta Martin Etxeberria zarauztarrak.

Artxipielagoa  eta Holobiontea soinu fikzioak eta gero, argia ikusi berri du Eden lanak. Ulu Mediak ekoitzia, Oier Aranzabalek gidatu du, eta gidoilari lanetan aritu dira Xabier eta Martin Etxeberria zarauztarrak. Lantaldean Anartz Zuazua ere izan da aktore zuzendari gisa, eta Rafa Ruedak jarri dio musika lan berriari. 

Kontakizuneko protagonista Naroa da, gurasoak banandu ostean herri txiki batera joan dena bizitzera. Biologiako talde lan bat tarteko, Oier eta Beca ikaskideekin, aspaldian utzita dagoen lantegi bat nola biziberritzen ari den aztertzera joan dira. Han, Gexan ezagutu dute, animalia itxura hartzeko gaitasuna duen adinkidea. Zientzia fikziozko istorio hori kontatzen du EITB Podkast atariaren soinu fikzio berriak, eta atzo estreinatu zuten lehen atala. Hamabost minutuko sei atalez osatuta dago ekoizpena, eta gaztetxoentzat pentsatutako lana da.