'Almazenean' antzezlanerako bi sarrera bikoitz

'Almazenean' antzezlanerako bi sarrera bikoitz

Txalo Produkzioak taldearen Almazenean antzezlana eskainiko dute otsailaren 23an, ostirala, Iker Galarza eta Zuhaitz Gurutxga aktoreek. David Desolak sortu du lana eta Begoña Bilbaok zuzentzen du. 20:00etan hasiko da ikuskizuna eta Zarauzko Hitzak udaleko Kultura sailak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu irakurleen artean.

Antzezlanak erretiroa hartzear den biltegi bateko arduradunaren eta hura ordezkatuko duen langilearen istorioa kontatuko du. Bost egunez, lantokia, erlojuaren tik-tak okerra, bi ezezagunen arteko isilune deserosoak, esperoan egotearen amorrazioa, elkarren arteko gatazkak eta gezur handi baten zama partekatu beharko dituzte. Horrek guztiak bi langileen arteko harremana estutuko du; izan ere, konturatuko dira uste baino gauza gehiago dituztela aman komunean.

Zozketa ostegunean itxiko da 12:00etan.

Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.