'Harri salda' haur antzezlanerako sarrerak

'Harri salda' haur antzezlanerako sarrerak

Urtarrilaren 28an, igandea, Harri salda haurrentzako ikuskizuna eskainiko du Engruna Teatre taldeak, Modelo aretoan, 16:45ean hasita. Zarauzko Hitzak bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu, Zarauzko Udalaren Kultura sailaren eskutik.

Antzezlanak Alma izeneko neskaren istorioa kontatuko du. Herrialdetik ihes egin ondoren, leku ezezagun batera iritsiko da Alma non mundu guztiak denetik duen, baina inork ez duen nahi harekin ezer partekatu. Horren aurrean, talde lana eskatzen duen harri zopa prestatuko du protagonistak, eta, modu horretan bizitzari buruzko lezio bat emango die hasiera batean ateak itxi zizkioten guztiei.

Zozketan parte hartzeko epea ostiraleko 12:00ean bukatuko da.

Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.