'Txori kantazale' emanaldirako bi sarrera bikoitz

'Txori kantazale' emanaldirako bi sarrera bikoitz

Txori kantazale Xabier Leteren ildoa oinarri duen emanaldia eskainiko dute Alex Gurrutxaga idazleak eta Joana Otxoa de Alaiza musikariak apirilaren 12an, ostirala, 20:00etan, Modelo aretoan. 2020an Eusko Ikaskuntza - Laboral Kutxa Gazte Saria jaso zuten idazleak eta musikariak, eta horri esker, 2022an Txori kantazale disko-liburua kaleratu zuten. Leteren obran murgiltzeko gonbita egiten duten pianorako piezak eta azalpen literarioak uztartzen ditu lanak.

Hogei pieza ditu guztira diskoak, boltz multzotan banatuta: Leteren musika, haren belaunaldikideena, kantu tradizionala, musika klasikoa eta Otxoa de Alaizak berak sortutakoa. Apirilaren 12ko emanaldian Alex Gurrutxuga izango da errezitatzailea, Joana Otxoa de Alaizak jardungo du pianoan eta Joxan Goikoetxeak akordeoia joko du.

Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.